COVID-19: Garraio Publikoan segurtasuna bermatzeko informazioa
Garraio Publikoko enpresa operadoreek herritarrei ahalik eta zerbitzurik zabalena eskaintzen jarraitzeko konpromisoa dute, batez ere jende gehien biltzen den puntako orduetan, eta sektorearen eskura dauden osasun-berme handienekin.
Horretarako, funtsezkoa den faktore bat dago: osasun-agintariek egindako gomendioen aurrean erabiltzaileek duten jokabide arduratsua. Horri esker, garraio publikoan kutsatzeko arriskua oso txikia da.
Euskotrenek eta gainerako enpresa operadoreek emandako zerbitzuak kontuan hartzen ditu Administrazio Publikoak osasunaren, ekonomiaren eta garraioaren arloan ezarritako jarraibideak, bai eta bidaiarien garraioan inplikatutako sektoreetako nazioko eta nazioarteko erakundeek emandako gomendioak ere. Garraio publikoko euskal operadoreen zerbitzua funtsezkoa da mugikortasun-beharrak asetzeko eta jarduera sozioekonomikoaren jarraipena bermatzeko, Osasun Publikoaren gomendio hauek kontuan hartuta:
1) MASKARA ERABILI: Zure eta gainerako erabiltzaileen segurtasunagatik, gogoan izan garraio publikoan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela. Ahoa eta sudurra ondo estali, aurpegiaren eta maskararen artean tarterik utzi gabe. Aldatu heze dagoenean edo hondatzen denean. Garbitu eskuak erabili aurretik eta ondoren. Kendu belarriei eusten dienetik. Eta ez ukitu aurrealdea (egiten baduzu, garbitu eskuak).
2) ZAINDU HIGIENEA: Eskuak desinfektatu eta ez ukitu edozein gainazal. Gainera, gogoan izan garrantzitsua dela begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzea. Igo eta jaisterakoan gel hidroalkoholikoa erabiltzea gomendatzen da, infekzio-arriskua are gehiago murrizteko.
3) ZAINDU DISTANTZIA Y BIDAIATU ISILIK: Mugitu nasatik eta trenetik, gainerako erabiltzaileekiko ahalik eta distantziarik handiena lortzeko. Bidaiari gehien biltzen diren uneetan (puntako orduetan), batzuetan ezin izaten da gomendatutako distantzia mantendu, eta, beraz, are beharrezkoagoa da gainerako gomendioak betetzea eta isilean bidaiatzea. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak (CSIC) neurri hori oso faktore positibotzat jo du segurtasuna indartzeko eta infekzio-arrisku txikiak murrizteko.
COVID-19ari buruzko informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19 /