Euskotren Euskadin garraioetako operadore aurrendaria da eta urtean 30 milioi pertsona baino gehiago garraiatzen ditu
Euskotrenek zerbitzu publikoa eskaintzen du kalitatean, eraginkortasunean eta segurtasunean oinarrituta, hiritarren mugikortasun beharrizanak asetzen ditu eta merkantzien igarotzean askatasun handiago bat bermatzen du.
Eskaintzen dituen zerbitzu bakoitzak berari dagokion marka komertziala dauka:
- Euskotren trena: trena, metroa eta Larreinetako funikularra
- Euskotren tranbia: Bilboko eta Gasteizko tranbiak
- Euskotren autobusa: errepideko garraioa
- Euskotren kargo: merkantzien garraioa

Misioa
Euskotrenen misioa hiri barruko eta kanpoko mugikortasun iraunkorra bultzatzea da, segurtasun, erosotasun eta puntualtasun baldintza hoberenetik pertsonak lekualdatuz, ekoeraginkortasun irizpideekin eta gure inguruan bizitza kalitatea hobetzen lagunduz, enpresaren interesak ilaran jarriz erabiltzaileen balioekin, interes publikoa barnean hartuz.
Ikuspegia
Euskotrenen ikuspegia ongizate kolektiboaren alde baliabide publikoen kudeaketa arduratsua eskaintzea datza egungo belaunaldien mugikortasun beharrizanak betez gure eskaintza erregulartasunez berriro balioztatzen dugun aldi berean, lan metodoak eta zerbitzu kalitatea, hiritarren eskatze aldakorretara egokitzeko.
Historia
40 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar, Euskotren erreferentziazko garraio-operadore gisa finkatu da Euskadin, kalitatean, eraginkortasunean eta segurtasunean oinarritutako zerbitzu publiko bati esker. Zerbitzu horrek pertsonen mugikortasun-beharrak asetzen ditu trenbidearen eta funikularraren bidez (Euskotren trena), tranbiaren bidez (Euskotren tranbia), autobusaren bidez (Euskotren autobusa) eta salgaien tren-zirkulazioaren bidez (Euskotren kargo).
1982. urteaz geroztik, Euskotrenbideak ezinbesteko garraio-sarea berreskuratzen lan egin zuen, euskal herritarren mugikortasuna bermatzeko.
Iraganean ere tranbia-sare garrantzitsuak izan genituen Euskadin, eta 2002an lehen urratsa eman zen tranbia modernoaren lehen linea inauguratu zenean Bilbon, eta 2008an Gasteizen, biak EuskoTran izen komertzialarekin, orain Euskotren tranbia.
2017an, Euskotren metro linea martxan jartzen hasi zen, 3. linea (Matiko-Kukullaga/Etxebarri). Linea horrek, gainera, Txorierriko linearen eta linea orokorraren (Bilbo-Donostia-Hendaia eta Bilbo-Bermeo) arteko lotura egiten du.
Gaur egun bost trenbide-linea kudeatzen dira, bat metrokoa, Larreinetako funikularra, bi tranbia-zerbitzu (Bilbo eta Vitoria-Gasteiz) eta hainbat autobus-linea Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horrek Euskotrenen ibilbidea bermatzen du, urtean milioika pertsonen joan-etorrien beharrak asetuz.
Euskotrenek 2022ko maiatzaren amaieran sozietate publiko gisa berrogei urte bete bazituen ere, bere aurrekariak 1882ko urte urrunekoak dira, orduan ireki baitzen zerbitzurako bere linearik zaharrena: Bilbotik Durangorako trenbidea. 140 urteko historian zehar, trenbideak ondare aberatsa sortu du Euskadin, eta Euskotrenek beti jakin izan du ondare hori baloratzen. Hala, 1994an, Burdinbidearen Euskal Museoa inauguratu zuen, Azpeitiako geltoki zaharrean (Gipuzkoa), eta bertan Europako trenbide estuko material mugikor garrantzitsuenetako bat bildu da.