KANAL ETIKOA

Euskotrenek komunikazio-kanal bat eskaini nahi izan du irregulartasun, arau-urratze edo delitu-egitatea dakarren edo ekar dezakeen edozein jokabide edo gertakari jakinarazteko. Halaber, kanal hau erabili daiteke arauak betetzeari edo ez betetzeari buruzko kontsultak egiteko.

Horretarako, identifikatzea ez da beharrezkoa, komunikazioak modu anonimoan aurkezteko aukera baitago.

Gainera, jakinarazpena aurrez aurre egiteko aukera dago, horretarako kanalaren arduradunarekin hitzordu bat eskatu behar da. Hitzordua eskatzeko mezu elektroniko bat bidali behar da honako helbide honetara:organodecompliance@euskotren.eus

*Gogoan izan zure datu pertsonalak eta jakinarpenean agertzen diren beste datu batzuk Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzen dituen abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren mende egongo direla.