Euskotren Kargo

Euskotren Kargo da 2007. urtetik aurrera Eusko Trenbideak trenbidez egiten diren salgaien garraioetan lan egiten duen marka.

Horrekin, Euskotren Kargotik zamen sektorean trenbide garraioa sustatu nahi dugu errepidearen aukera gisa, trenbidez salgaien trafikoa sustatuz, garraioaniztasuna eta iraunkortasuna bermatuz gizarte, ekonomiko eta ingurumen alderdian.

Euskotrenek operatzen duen Trenbide Sarearen kokapen estrategikoek, bere lotura bestelako sare nazional eta nazioartekoekin, eta baita operadore desberdinekin dauzkan loturak, ohiz kanpoko ahalmena sortzen dute. Oinarrizko zeregina burutzen dute lurraldeen eta merkantzien garraioa den aberastasun sorgailuarekin dabilen biztanleria guneen integrazioan eta erlazioan. Honek ingurumenarekin garapen harmonikoagoa eta errespetuz betetakoa ahalbidetzen du.

Merkantzien joan-etorrietako garraio eraginkor eta seguruz hitz egiten dugun uste osoarekin burutzen den apustu bat da.

Garraioa eta logistika

Kalitatezko zerbitzu publikoaren 30 urte baino gehiagoren ondoren, Euskotren Euskadin erreferentziazko garraio operadore bezala sendotu da. Horrez gain, Renfe eta Euskotren Kargoren artean egun dagoen lankidetza akordioari esker, biak bide metriko zabaletan operatzen dutenak, eta sektore logistikoko bestelako erakundeekin garatutako akordioak, Kantauriko itsasoko ertzean zehar sortutako garraio merkantzien beharrizanak asetzea posible da, bertan kokatuta dauden produkzio zentroen jarduera industriala egituratuz.

Euskal Autonomia Erkidegoko sare propioan Bermeoko Portura (Bizkaia) sartzeko bidea dago eta zamalanak burutzeko terminal bat eta horrek Lasarten (Gipuzkoa) trenbideerrepide intermodalitatea errazten du.

Renfeko estatuko sarean jatorria edo helmuga duten trafikoei dagokionez, lotura Ariz-Basauri (Bizkaia) garraio intermodal terminalaren bidez burutzen da eta horrek ez du bakarrik tren operadore bien arteko elkarrekiko erlazioa ahalbidetzen, baizik eta trenbide-errepide intermodalitatea.

Material mugikorra

11 tren-makina dual diesel-elektriko daude eta 42 bagoi balioaniztun.

Tren-makinak Bo-Bo motatako bogie bi dira, kabina bikoa eta trakzio dualarekin (diesela eta elektrikoa), Euskotren Kargok (Bilbo – Hendaia) ustiatzen duen lineetan merkantzia trenen trakzioko zerbitzuen prestakuntzarako eta, hedaduraz, estatuko trenbide metriko sarearen tartean duela gutxi Renfe operadorean sartutakoa.

Oinarrizko konposizioan funtzionatzen dute trenez eta tren-makina bat edo hainbat tren-makina trakzio anizkunean eratuta, aginte kontrol bakar batetik. Duela gutxi fabrikatuta, komunikazio eta segurtasun ekipo modernoez osatuta daude.

42 bagoi balioaniztunak era berean Euskotren Kargoko lineetan zein Renfeko trenbide metrikoetan operatzeko prestatuta daude, zenbait merkantzia mota garraiatzeko ahalbidetuta: altzairuzko bobinak, palankatxo edukiontziak, profilak, hodiak, egurra bilkarian eta landua, besteak beste.