Eusko Legebiltzarra
Parlamentuko jarduerak hartzen dituen eraikinak sarrera nagusia Florida parketik dauka. Bertatik atarte batera sartzen da eta bertan leihoetatik sartzen den argia Durangaldeko harrobietatik datorren marmolean nola islatzen den ikus dezakegu, beiran, horma zurietan eta urre koloreko aluminioan.
Informazio gehiagoAma Zuriaren Plaza
Erdi Aroko garaian antzinako merkatu plaza zen eta 1901ean bere zaindariaren ohorean berriro ere bateatu egin zen. Lekua irabazteko helburuarekin duela gutxi birmoldatu egin zen. Erdigunean monumentua daukazu (Gabriel Borrasena) Gasteizko batailari Napoleonen tropen aurka. Mendeetan zehar hori izan zen -eta izaten jarraitzen du- hiriko elkargunea.
Informazio gehiagoSanta Maria Katedrala
XIII. mendeko tenplu gotikoa da. Zaharberritze lanei egin beharreko bisita ezinbestekoa da. Santa Mariako Katedrala, Gizadiaren Ondarea, Gasteizko herrixkaren antzinako eleizaren hondamen gainean altxatuta dago. Hiriko defentsarako gotorlekua izan da (horregatik harresiek 20 metroko altuera dute). Historian zehar eraikinak hainbat aldaketa izan ditu. Orain zaharberritze lanak ikus daitezke, erdi aroko pasabideetatik zehar ibili, erronda igarobidea eta airean zintzilikatutako ibilbideak.
Informazio gehiagoKatedral Berria
Maria Inmaculadako Katedrala edo Katedral Berria Gasteizko neogotiko eraikinarik garrantzitsuena da. Florida Parkean kokatuta dago. Hasierako eraikin proiektua 1907koa da. Katedraleko girolan Arabako Arte Sakratuko Elizbarrutiko Museoa dago.
Floridako Parkea
Hiriko lorategirik enblematikoena da eta Gasteizko erdigunean kokatuta dago. La Florida lorategi botaniko erromantiko bezala proiektatu zen, XIX. mendeko Frantziako lorategien estilora. Bertan ehun urteko 95 espezie desberdinetako zuhaitzak daude. Aintzira bat, haitzulo bat, musikako kioskoa eta tabernak ditu.
Arabako Aldundiko Jauregia
Martin Saracíbar Gasteizko arkitektoaren lana, bi fasetan eraiki zen 1833 eta 1858 urteetan zehar. Harlanduzko harriarekin egindako eraikina da. Bere gorputz nagusia lau angeluko plantakoa da. Eraikina nahiko soila da balkoietako frontoien apaindurengatik izan ezik. Aipatu behar dira harmailadia eta zutabe handiko jauregi ataria.
Informazio gehiagoEuropa
Gasteizko Europa Jauregia eraikin zabala, modernoa, moldakorra eta erosoa da eta erreforma integralaren ondoren, arkitektura iraunkorreko erreferente bat bihurtu da. Esparruak orain 20 lan talde baino gehiago ospatzeko aukera ematen du eta hasieran baino lau aldiz gehiagoko edukiera dauka (1.499tik 5.700rako edukiera).
Informazio gehiagoBide berdea
Gasteizko Eraztun berdea hiriko kanpoaldeko zaharberritze eta ingurumen berreskuratze plan handinahi baten emaitza da. Honen asmoa batez ere leku honen balio ekologiko eta soziala berreskuratzea da hiriaren inguruan etengabeko sorkuntza natural baten bidez ekologiko eta paisaia balio handiko zenbait enklabeengatik.
Informazio gehiago