Euskotrenek, urriaren 26an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Gernikako Azken Astelehena dela eta
Euskotrenek bere ohiko tren zerbitzua indartuko du urriaren 26an, Gernikako Azken Astelehena dela eta. Joan-etorriak errazteko helburuarekin, egun osoan zehar tren bereziak ibiliko dira E4 Matiko/Bilbo – GERNIKA – Bermeo linean, eta horiek zerbitzua handituko dute jende gehien espero den ordu tarteetan.
Zerbitzuaren funtsezko ezaugarriak honako hauek izango dira:
- E4 Matiko/Bilbo – GERNIKA – Bermeo:
Matiko/Bilbotik Gernika – Bermeo noranzkorako tren-zerbitzuak 30 minutuko maiztasuna izango du egunaren zatirik handienean. Goizean, errefortzuko trenak ibiliko dira, eskariaren igoerari aurre egiteko.
- E4 Bermeo – GERNIKA – Matiko/Bilbo
Bermeo-Gernikatik, Matiko/Bilborako noranzkoan, ohiko zerbitzua 30 minuturo indartuko da puntako orduetan.
Institutuko geralekua zerbitzutik kanpo geratuko da egun osoan. Era berean, goizeko 8:46tik aurrera, Lurgorriko geralekua ere zerbitzutik kanpo geratuko da.
Zerbitzu berezi horren antolaketak aldaketa puntualak ekarriko ditu E1 (Matiko/Bilbo – Amara/Donostia) eta E4 (Matiko/Bilbo – Bermeo) lineetako trenen zirkulazioetan, eta, beraz, Euskotrenek urriaren 26an, astelehena, trenez joango diren pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke eta 944 333 333 telefono zenbakira deitu.