Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioak asteartean, ekainaren 2an, berreraikiko ditu
Tren historikoen 2020ko denboraldia larunbatean, ekainaren 6an hasiko da
Tren historikoen 2020ko denboraldia larunbatean, ekainaren 6an hasiko da
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, bigarren belaunaldiko 6 autobus Scania berri erosi ditu, teknologia paraleloko motorizazio hibridorik aurreratuenarekin, datozen asteetan pixkanaka Lurraldebus foru-sistemak Gipuzkoan duen zerbitzuan sartuko direnak.
Euskotren, Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoaren eskutik, Espainiako Trenbideen Fundazioak sustatutako ekimen bati atxiki zaio, trenbidearen Europako hogei museorekin batera. Ekimen horren helburua da ondare-espazioek jendearentzat irekita daudenean pertsonen zaintzan izango duten paper onuragarria erakustea, Covid-19rekin batera. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) baieztatu du arte- eta kultura-jardueretan parte hartzeak osasun fisikoa eta mentala sustatzen duela. Ildo horretan, Europako burdinbide museoen lehenengo ekintza maiatzaren 18an manifestu bat idatzi eta zabaltzea da.