Trena E2 (maiatzak 4, 5 eta 6): zerbitzua indartuko da Ficoban egingo diren HABEren azterketak direla eta.
Euskotrenek maiatzaren 4an, 5ean eta 6an tren zerbitzua indartuko du Ficoban egingo diren azterketak direla eta.
Maiatzaren 4an, 5ean eta 6an trenen zerbitzu erregularra indartuko da E2 Lasarte-Oria/Hendaia/Lasarte-Oria linean, Ficobarako joan-etorriak errazteko helburuarekin, bertan HABEren azterketak egingo baitira. Jende gehien espero den orduetan, ohiko zerbitzua bikoiztu egingo da eta 15 minutuko maiztasuna eskainiko da.
Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazten da garraio publikoan nahitaez maskara erabili behar dela.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta Twitter-eko @euskotren kontuan.