Danborrada: zerbitzu berezia
Igandean, urtarrrilak 19, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – RC Celta de Vigo partidua dela eta. Mozketa partziala, 19:56tik 20:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Santander Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean S.D.Eibar eta Atlético de Madrid taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan urtarrilaren 18an 21:00etan jokatuko da.
Euskotrenek urtarrilaren 19tik 20rako gauean joan-etorriak errazteko trenen zerbitzu berezia eskainiko du ‘San Sebastián eguna’ dela eta. Lasarte – Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara tarteetan trenak gau osoan zehar ibiliko dira
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, 2020ko Danborradan zehar Zumaia eta Donostia artean Lurraldebus autobusen gaueko zerbitzu berezia eskainiko du. Hain zuzen ere, zerbitzu berezi hori urtarrilaren 19an eta 20an gauez eskainiko da.
Euskotrenek 2019ko ekitaldia bere historiako datu globalik hoberenarekin itxi du (trenbidea, metroa, tranbia, funikularra eta autobusak), 41.167.036 bidaiari garraiatuz.
Eibarko Udalbus udal-zerbitzuak zirkulazio berria izango du lanegunetan, datorren astetik aurrera