Unitate berriak

Entradilla

Euskotrenek Bilbon flota handituko du, edukiera handiagoko hiru tranbiarekin

Body

Bilboko tranbiaren eskaintza hobetzeko asmoz, datozen hilabeteetan Euskotrenek hiru unitate jarriko ditu zerbitzuan, egungoak baino edukiera handiagoarekin; horrela, flota zortzi tranbiatik hamaikara igaroko da. Gaur, ekainak 21, tranbia horietako lehena jarri dute martxan. Tranbiaren ezaugarriei esker, bidaia bakoitzeko plaza gehiago egongo da. Unitate batek gaur egun gehienez eraman ditzakeen 198 pertsonetatik 270 plazatara igaroko da. Bigarren unitatea udan zehar izango da, eta hirugarrena udazkenean.

Udan aurreikusitako eskariak eta etorkizunean Boluetara egingo den trazadura handitzeak (obretan) beharrezkoa zen eskaintza berriro dimentsionatzea eta zerbitzuari plaza gehiago ematea. Hori lortzeko, flotaren hazkundea ez ezik (zortzi unitatetik hamaikara), edukiera handiagoko material mugikor bat zirkulazioan jarri beharko da. Horrela, zerbitzu bakoitzeko plaza kopurua handitzean, hiriko trafikoarekin eta barne-funtzionamenduarekin batera hobeto funtzionatzea bermatzen da, eta ez da beharrezkoa maiztasunak handitzea.

TRANBIEN EZAUGARRIAK 
Gaur egun, 198 lagunentzako (48 eserita eta 150 zutik) edukiera duten UT400eko zortzi unitate dabiltza Bilbon. Sartzen joango diren unitateek -UT500- 70 plaza gehiago dituzte. 
Bi modelo horiek gurpil-aulkientzako, haurtxoentzako autoentzako eta segurtasuna, irisgarritasuna eta erosotasuna bermatzeko aurrerapen teknologiko guztiez hornituta daude: ateak irekitzeko eta ixteko seinale distiratsuak, ikuspen urriko pertsonei soinua adierazteko orientazioa, megafonia, hurrengo geralekuaren eta helmugaren adierazleak, klimatizazioa, etab.  
 

tranvia 501                               imagen 501