Euskotrenek, Burnibidearen Museoaren bidez, Europako Burdinbidearen 20 Museoren lankidetza-ekintzaren adierazpenarekin bat egin du
Euskotren, Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoaren eskutik, Espainiako Trenbideen Fundazioak sustatutako ekimen bati atxiki zaio, trenbidearen Europako hogei museorekin batera. Ekimen horren helburua da ondare-espazioek jendearentzat irekita daudenean pertsonen zaintzan izango duten paper onuragarria erakustea, Covid-19rekin batera. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) baieztatu du arte- eta kultura-jardueretan parte hartzeak osasun fisikoa eta mentala sustatzen duela. Ildo horretan, Europako burdinbide museoen lehenengo ekintza maiatzaren 18an manifestu bat idatzi eta zabaltzea da.
Euskotrenek datorren astelehenean trenbidean, metroan eta Gasteizko tranbian lanegunetako ohiko zerbitzua berreskuratuko du
Datorren astelehenean, maiatzaren 11n, Euskotrenek astelehenetik ostiraleko ohiko zerbitzua berreskuratuko du Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbide lineetan, Bilboko metroko 3. Linean eta Gasteizko Tranbian.
Euskotrenek Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du datorren asteburuan zehar
Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, datorren maiatzaren 2an (larunbata) eta 3an (igandea) Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du.
Euskotrenek datorren astelehenean Metroko 3. Linean jenderik gehien dagoen orduetan ohiko maiztasuna berrezarriko du
Datorren apirilaren 20tik aurrera, Euskotrenek Bilbon metroko 3. Linean erabiltzaile gehien dagoen orduetan zerbitzuaren %100 berreskuratuko du (noranzko bakoitzean 8 zirkulazio orduko iritsiko da), egungo eskaeraren asetzea erraztuz, eta baita osasun agintariek gomendatutako segurtasun distantzia mantentzeko ere.
Euskotrenek, apirilaren 14tik aurrera, Topoko eta Gasteizko tranbien zerbitzuak hedatuko ditu
Topoan zein Gasteizko Tranbian errefortzu zerbitzuak berreskuratu egingo dira egunean aurreikusitako jenderik gehien dauden uneetan
js-tarifas