Aste Santua

Entradilla

Metroa-L3 / Bilboko tranbia: aldaketak zerbitzuan Aste Santua dela eta

Body

Euskotrenek aldaketak sartuko dıtu Bilboko tranbian eta 3.linean aste santua dela eta

Zerbitzu aldaketak honako ezaugarri hauek izango dituzte:

BILBOKO TRANBIA

Aste Santuko prozesioak direla eta, apirilaren 14an eta 15ean, Bilboko tranbia zerbitzuan mozketa partzialak burutuko dira. Zirkulazioa aldi baterako moztuko da Arriaga eta Pio Barojako geralekuen artean, arratsaldeko 19:15etatik 21:30etara. 

  • Azken irteera Bolueta-La Casilla  . . . . . . . . . .   19:07an
  • Azken irteera La Casilla-Bolueta  . . . . . . . . . .   18:56an
  • Lehen irteera Bolueta-La Casilla  . . . . . . . . . .    21:22an
  • Lehen irteera La Casilla-Bolueta  . . . . . . . . . .   21:11n

Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira


TRENA: 3.Linea

Aste Santuko jaiak direla eta, 3. Lineako trenen zerbitzua aldatu egingo da.

Jaiegun bezpera izan arren, apirilaren 13an zerbitzua asteazken lanegunetako ohiko ordutegian bukatuko da. Apirilaren 17an berriz igandeetako/jaiegunetako ordutegia burutuko da. Beraz, kasu bi horietan zerbitzua ez da luzatuko beste jai bezperetan gertatzen den bezala.
 
Era berean, apirilaren 14tik 15erako eta 15etik 16rako gauetan, gaueko zerbitzu berezia eskainiko da eta zirkulazioak 15 minutuz behin egongo dira 2:00ak arte gutxi gorabehera.

Apirilaren 16tik apirilaren 17ra larunbat gauetako ohiko zerbitzua eskainiko da: gau osoan zehar trenak egongo dira. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotren twitter gunean ere.