Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan lurrunezko sei tren jarriko ditu martxan

Entradilla

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan lurrunezko sei tren jarriko ditu martxan 

Body

• Larunbatean, urriak 10, Museoaren sorreraren XXXII. urteurrena ospatuko da

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko sei tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan. Igandeko zerbitzu erregularrari (12:00etan) beste bost zirkulazio gehituko zaizkio, urriaren 10ean, larunbata, Burdinbidearen Euskal Museoaren sorreraren XXXII. urteurrena ospatuko baita.

Ospakizun-egunean, hilaren 10ean, larunbata, bost tren-irteera antolatuko dira, Espinal (1887), Zugastieta (1888), Aurrera (1898) eta Euzkadi (1920) lurrun-makina historikoek bultzatuak. Era berean, Graftongo lurrun-garabia (1920), Alsthom 1004 (1965) diesel trakziozko tren-makina eta Bilboko U-52 (1932) eta Zaragozako 218 (1952) tranbia historiko elektrikoak ikusi ahal izango dira.

Lurrunezko trenak Museotik (Azpeitia – Gipuzkoa) ateratzeko ordutegia honako hau izango da:

• Larunbata, urriak 10: 11:00, 12:00, 13:00, 17:00 eta 18:00.

• Urriaren 11n, igandea: 12:00etan.

Museoko instalazioak ordutegi honetan irekiko dira:

Asteartetik ostiralera (lanegunak):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era

Larunbatak:
Goizez: 10:30etatik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era

Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik):
Goizez: 10:30etatik 14:00etara

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik onenetako bat jarri du ikusgai bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak. 

Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzo osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen laginak ditu, baita munduko tren erlojuen bildumarik onenetakoak ere.


Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

• Informazio telefonoa: 943 15 06 77

• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus

• Webgunea: www.euskotren.eus

js-tarifas