Irailaren 7tik aurrera, astelehena, Euskotrenen tren eta metro zerbitzuetan neguko ordutegia egongo da indarrean

Entradilla

Irailaren 7tik aurrera, astelehena, Euskotrenen tren eta metro zerbitzuetan neguko ordutegia egongo da indarrean

Body

- Ordutegiak egokitu egin dira sasoi honetan herritarren joan-etorrien beharrei erantzuteko.

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren mendeko sozietate publikoak, datorren astelehenean jarriko du indarrean bere tren eta metro (Bilboko 3. linea) zerbitzuetako neguko ordutegia. 

Udako oporraldia amaitu eta ohiko jarduerara pixkanaka itzultzen ari garenez, irailaren 7tik aurrera tren eta metro linea guztietako ordutegien aldaketa egongo da indarrean. Ordutegiak eta maiztasunak egokitzea da helburua; batez ere hezkuntza- eta lan-arrazoiengatiko joan-etorrien beharrei erantzuteko. Horregatik, neguko ordutegiarekin batera, goizeko puntako orduetan indargarri gisa ibiliko diren trenak ere itzuliko dira. 

Nobedade gisa, Gipuzkoan, Altza–Galtzaraborda ibilbide berria duela gutxi ireki ondoren, larunbat gaueko gaueko zerbitzuak hobetuko dira Donostia eta Hendaia artean, eta asteburuan zehar maiztasunak handituko dira Amararen (Donostia), Errenteriaren eta Oiartzunen arteko zerbitzuetan. 

Euskotrenek kudeatzen dituen lineak honako hauek dira:
• E1 Amara/Donostia-Matiko/Bilbo.
• E2 Hendaia-Lasarte Oria + Amara-Pasaia.
• E3 Kukullaga/Etxebarri-Lezama. 
• L3 Bilboko metroa: Kukullaga/Etxebarri-Matiko/Bilbo.
• E4 Matiko/Bilbo-Bermeo.
• Sondika-Lutxana anezka.

Euskotrenek trenez edo metroz joan behar duten pertsonei gomendatzen die aldez aurretik kontsulta ditzatela ordutegiak, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazioa 944 333 333 telefono-zenbakian eta Euskotreneko langileak dauden geltokietan ere eskura daiteke.

js-tarifas