Euskotrenek tren, metro eta tranbia zerbitzu berezia eskainiko du Bilboko Aste Nagusian zehar
Euskotrenek egunez eta gauez tren, metro (L3) eta tranbia zerbitzu zabala eskainiko du, Bilboko Aste Nagusia dela eta, abuztuaren 22tik 30era.
Zehazki, trenbide- eta metro-zerbitzua indartu egingo da, bi noranzkoetan, honako tarte hauetan:
• E1 Matiko/Bilbo-Deba.
• E3 Kukullaga/Etxebarri-Lezama.
• E4 Matiko/Bilbo-Bermeo.
• L3 metroa Bilbon (Matiko/Bilbo-Kukullaga/Etxebarri).
Bilboko tranbiaren kasuan, gaueko zerbitzu berezia eskainiko da, ohiko zerbitzua osatzeko. Hala ere, tranbia-zerbitzua aldatu ahal izango dute jai-egitarauko jarduera batzuek, baldin eta mozketa zehatzak behar badituzte.
Hala, hainbat zerbitzu kenduko dira Atxuri-Pio Baroja tartean, eta honako aldaketa hauek egingo dira:
• Abuztuaren 22tik 30era: 17:13tik hurrengo eguneko 8:58ra bitartean, Atxuri eta Pio Baroja arteko zerbitzua kenduko da, bi noranzkoetan.
• Abuztuak 22, larunbata. San Mamesen larunbatean, hilak 22, jokatuko den Athletic Club – Sevilla FC futbol partida dela eta, zerbitzua etengo da Euskalduna eta La Casilla tartean, bi noranzkoetan, 16:25etik 17:10era eta 18:35etik 19:25era bitartean. Gainera, Boluetatik Pio Barojara doan azken irteera 16:07an izango da. Kontrako noranzkoan, Pio Barojatik Atxurirako azken irteera 15:58an izango da.
• Abuztuaren 23tik 30erako arratsaldeak. Boluetatik Pio Barojara doan azken irteera 17:07an izango da. Kontrako noranzkoan, Pio Barojatik Atxurirantz doan azken irteera 16:58an egingo da.
• Abuztuaren 22tik 29rako gauak. Tranbia zerbitzua etetea su artifizialetan zehar, 22:27tik 22:57ra, gutxi gorabehera.
Euskotrenek abuztuaren 22tik 30era bitarteko astean trenbidez, metroz edo tranbiaz ibiliko diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.