Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzuaren aldaketa abuztuaren 10etik aurrera

Entradilla

Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzuaren aldaketa abuztuaren 10etik aurrera

Body

Euskal Trenbide Sarea - Red Ferroviaria Vasca (ETS) sozietateak zuzendutako obrak direla eta, abuztuaren 10etik aurrera, astelehena, Vitoria-Gasteizko tranbia-zerbitzua eten egingo da Legebiltzarra - Angulema tartean. Zerbitzuaren etenaldi hori obrak amaitu arte luzatuko da, 2026ko irailaren 6rako aurreikusita baitago. Gainera, abuztuaren 10ean bertan Vitoria-Gasteizko tranbiaren udako ordutegia sartuko da indarrean.

UDAKO ORDUTEGIA (abuztuak 10-30)

Adar guztietako maiztasuna 20 minutukoa izango da abuztuaren 31ra arte, orduan ohiko ordutegia berreskuratuko baita, 15 minutuan behin zirkulazioak eginez.

Euskotrenek Vitoria-Gasteizko tranbiaren ordutegia aldatuko du abuztuaren 10etik aurrera, astelehena, Andre Maria Zuriaren jaiak amaitu ondoren. Data horretatik aurrera, tranbiak 20 minuturo zirkulatuko du adar guztietan, Legebiltzarra-Angulema tartean izan ezik, lehen aipatutako obren eraginpean baitago. Abuztuaren 31n, astelehena, 15 minutuko ohiko maiztasuna berreskuratuko da, eta aurreikusita dago irailaren 7an, astelehena, ohiko zerbitzua berrezartzea, ETSk zuzendutako obrak amaitu ondoren.

Euskotrenek tranbian ibiliko diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia ere erabil dezakete.

js-tarifas