Euskotrenek tranbiaren zerbitzu berezia emango du Gasteizen abuztuaren 4tik 9ra Andre Maria Zuriaren jaietarako
Euskotrenek tranbia-zerbitzua indartuko du Gasteizen abuztuaren 4tik 9ra bitartean, herritarren lekualdatzeak errazteko Andre Maria Zuriaren jaietan. Zirkulazio bereziak egongo dira egunez eta gauez, baina jai-ekitaldiak direla eta, etenaldiak ere egongo dira tarte eta ordutegi jakin batzuetan.
Abuztuaren 4a: Zeledonen jaitsiera
Jaiei hasiera ematen dien Zeledonen jaitsiera dela eta, ez da tranbiarik izango Antso Jakituna – Angulema tartean ez egunez ez gauez. Etenaldi horrek abuztuaren 5eko goizeko zerbitzua hasi arte iraungo du.
Era berean, zerbitzua indartu egingo da 16:00etatik 23:00etara bitartean, gutxi gorabehera. Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretan, 10 minutuan behin ibiliko da tranbia; Salburuako eta Unibertsitateko adarretan, berriz, 12 minutuan behin.
Abuztuaren 5a
Abuztuaren 5ean, eten egingo da Legebiltzarra-Angulema tarteko zerbitzua 12:00etatik hurrengo egunera arte (06:15).
Tranbia-zerbitzua indartu egingo da 12:00etatik 14:00etara. Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretan, 10 minutuan behin ibiliko da tranbia; Salburuako eta Unibertsitateko adarretan, berriz, 12 minutuan behin.
Abuztuaren 6a, 7a, 8a eta 9a
Abuztuaren 6an, 7an, 8an eta 9an kendu egingo da Angulema eta Legebiltzarraren arteko zerbitzua, 13:00etatik hurrengo egunera arte (06:15). Abuztuaren 9an, 23:30etik aurrera, zerbitzua etengo da Angulema eta Antso Jakitunaren artean.
GAUEKO ZERBITZUA
Gauero, abuztuaren 4tik 9ra bitartean, gaueko zerbitzua eskainiko da 30 minutuan behin adar guztietan.
Abuztuaren 9tik 10erako gaueko zerbitzuaren kasuan, 23:30etik aurrera, zerbitzua eten egingo da Angulema eta Antso Jakituna geltokien artean zerbitzua amaitu arte. Jaietako azken gau horretan, zerbitzua 10eko goizaldeko 04:30ean amaituko da.
Halaber, Euskotrenek tranbiaz ibiliko diren pertsonei gomendatzen die kontsulta ditzatela ordutegiak aldez aurretik APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia dute eskura.