Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak diesel eta lurrunezko tren historikoen zirkulazioak eskainiko ditu abuztuan
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, tren historikoen bidaien eskaintza handituko du abuztuan. Asteburuetan lurrun-trenaren ohiko hiru irteerak mantenduko dira, eta lanegunetan, asteartetik ostiralera, dieselezko lokomotorren zirkulazioak gehituko dira. Dieselezko trenak 12:00etan eta 17:30ean irtengo dira, eta museoaren egoitzaren eta Lasaoko geltokiaren arteko 4,5 kilometroak egingo dituzte.
Hori horrela, zirkulazio berriak museoaren ohiko denboraldiko eskaintzara gehituko dira. Eskaintza horrek barne hartzen ditu lurrun-trenaren hiru irteerak asteburu guztietan, azarora bitartean. Hauek dira hurrengo zerbitzuak:
• Abuztuaren 1ean: 12.00 / 17:30
• Abuztuaren 2an: 12:00
Honako hau da Burdinbidearen Euskal Museoaren ordutegia:
• Asteartetik larunbatera: 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igande eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.
Burdinbidearen Euskal Museoaren instalazioetan trenbideekin lotutako Europako bildumarik onenetakoa ikus daiteke. Denetariko ibilgailuak daude bertan: lurrun bidezko tren-makinak, bai eta dieselak eta elektrikoak ere; automotorrak eta askotariko bagoiak. Horrez gain, Euskadiko makina-erremintako bildumarik osatuenetako bat dauka, garai bateko Urolako trenbideko tailer mekanikoari esker, eta XIX. mendearen amaieratik honako treneko uniformeak daude ikusgai, baita munduko tren-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.
Jendearentzako informazioa
• Helbidea: Julián Elorza 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77.
• Faxa: 943 15 07 46.
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus.
• Webgunea: www.euskotren.eus