Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak asteburuan lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan

Entradilla

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak asteburuan lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan

Body

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, datorren asteburuan lurrunezko hiru tren jarriko ditu zirkulazioan. Zerbitzu horiek azarora arte luzatuko den denboraldi erregularraren barruan sartzen dira.

Lurrunezko trenek irteera ordutegi hau izango dute Museotik (Azpeitia) Lasaora:

• Larunbata, irailaren 12a: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandea, irailaren 13a: 12:00etan.

Museoaren irteera ordutegia honako hau da:

Asteartetik ostiralera (lanegunak):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era

Larunbatak:
Goizez: 10:30etatik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era

Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik):
Goizez: 10:30etatik 14:00etara

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik onenetako bat jarri du ikusgai bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzo osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen laginak ditu, baita munduko tren erlojuen bildumarik onenetakoak ere.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

• Informazio telefonoa: 943 15 06 77

• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus

• Webgunea: www.euskotren.eus

 

js-tarifas