Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak asteburuan lurrunezko bi tren jarriko ditu martxan
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, lurrunezko bi tren jarriko ditu zirkulazioan asteburuan (abuztuaren 15ean eta 16an). Era berean, hilabete honetan zehar, museoaren udako eskaintza osatzeko, tren historikoen bi irteera egingo dira egunero, asteartetik ostiralera, lanegunetan.
Lurrunezko trenak irteera ordutegi hau izango du Museotik (Azpeitia) Lasaora:
• Larunbata, abuztuaren 15a (jaieguna): 12:00etan.
• Igandea, abuztuaren 16a: 12:00etan.
Abuztuaren 4tik lanegunetako diesel trakzio trenak dabiltza (asteartetik ostiralera), hilabete honetarako programatuta. Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaora joateko irteera orduak hauek dira: 12:00etan eta 17:30ean.
Museoaren irekiera ordutegia honako hau da:
• Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
• Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik onenetako bat jarri du ikusgai bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak eta hainbat motatako bagoiak.
Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzo osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen laginak ditu, baita munduko tren erlojuen bildumarik onenetakoak ere.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus