Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan asteburuan

Entradilla

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan asteburuan

Body

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan datorren asteburuan. Zerbitzu horiek ohiko denboraldiaren barruan sartzen dira, zeinak azarora arte iraungo baitu. 

Lurrun-trenak honako ordu hauetan irtengo dira museotik (Azpeitia, Gipuzkoa) Lasaora:

• Maiatzak 23, larunbata: 12:00etan eta 17:30ean.
• Maiatzak 24, igandea: 12:00etan.

Museoaren instalazioak irekitzeko ordutegia honako hau da:

Asteartetik ostiralera (lanegunak):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era

Larunbatetan:
Goizez: 10:30etatik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era

Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik):
Goizez: 10:30etatik 14:00etara

Burdinbidearen Euskal Museoaren instalazioetan trenbideekin lotutako Europako bildumarik onenetakoa ikus daiteke. Denetariko ibilgailuak daude bertan: lurrun bidezko tren-makinak, bai eta dieselak eta elektrikoak ere; automotorrak eta askotariko bagoiak. Horrez gain, Euskadiko makina-erremintako bildumarik osatuenetako bat dauka, garai bateko Urolako trenbideko tailer mekanikoari esker, eta XIX. mendearen amaieratik honako treneko uniformeak daude ikusgai, baita munduko tren-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77

• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus

• Webgunea: www.euskotren.eus

js-tarifas