Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak uztailaren 31tik abuztuaren 3ra bitartean zirkulazioan lurrunezko 6 tren historiko jarriko ditu
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, uztailaren 31tik 6ra bitartean zirkulazioan 6 tren historiko jarriko ditu. Alde batetik, lurrunezko trenen ohiko denboraldiaren barruan, azarora arte luzatuko dena, zirkulazioak burutuko dira Museotik (Azpeitia) Lasaoraino uztailaren 31n eta abuztuaren 2an eta 3an. Irteeren ordutegia honako hau izango da:
• Uztailak 31, osteguna: 12:00etan.
• Abuztuak 2, larunbata: 12:00etan eta 17:30ean.
• Abuztuak 3, igandea: 12:00etan.
Horrez gain, abuztuaren 1ean (ostirala) Museoko diesel trenen ezohiko zerbitzua hasiko da. Zerbitzu horretan, bi diesel tren ibiliko dira astegunetan, asteartetik ostiralera, Museotik (Azpeitia) Lasaora 12:00etan eta 17:30ean irtenda.
Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioetan Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.
Uztailaren eta abuztuan zehar museoko instalazioen irekiera ordutegia honako hau da:
Asteartetik larunbatera:
Goizez: 10:30etatik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era
Igandeak eta jaiegunak:
Goizez: 10:30etatik 14:00etara
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus
