Trena E1/E3/E4 (maiatzak 25): tren zerbitzua indartuko da ‘Ibilaldia’ dela eta
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du igandean, maiatzak 25, Ibilaldia dela eta Galdakaora (Zuhatzuko geltokia) joan-etorriak errazteko helburuarekin.
Euskotrenen tren-zerbitzua indartu egingo da honako tarte hauetan (lanaldiaren zatirik handienean ezarritako maiztasuna adierazten da):
- Lezama – Lemoa: trenak 15 minuturo, bi noranzkoetan.
- Matiko (Bilbo) – Bermeo: trenak 30 minuturo, bi noranzkoetan.
- Matiko (Bilbo) – Ermua: trenak 30 minuturo, bi noranzkoetan.
Lehen aipatutako zerbitzua ezartzeak 7 eta 10 minutu arteko maiztasuna izatea ahalbidetuko du Matiko (Bilbo) – Lemoa tartean, 9:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera.
Euskal Trenbide Sareak, tren-azpiegituren kudeatzaileak, itxita izango du Zuhatzuko geltokiko aparkalekua maiatzaren 21eko 20:00etatik maiatzaren 25eko 22:00etara, Ibilaldiaren zirkuitura trenez hurbiltzen diren bidaiarien sarerrak eta irteerak errazteko terminalean muntatu behar duen egitura dela eta.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trenez joango diren pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 telefono-zenbakia eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak daude eskuragarri.