Entradilla
Euskotrenek gaurko tren eta tranbia zerbitzu guztiak normaltasunez martxan jarri ditu
Body
Itzalaldi orokorrak eragindako atzoko ezohiko egoeraren ondoren, Gipuzkoako eta Bizkaiko Euskotrenen tren guztiak ohiko ordutegian zirkulatzen ari dira, baita Bilboko eta Gasteizko tranbiak ere.
ETSren taldeak, azpiegituraren kudeatzaileak, eta Euskotrenek, garraioaren operadoreak, lanak amaitu dituzte gaur gauean, atzo azken orduan oraindik zerbitzurik gabe zegoen trenbide zati bakarrean (Durango-Ermua) zerbitzua eman ahal izateko. Gainerako garraio-zerbitzuak pixkanaka berrezartzen joan ziren atzo arratsaldean.