Otsailaren 3tik aurrera (astelehena) 12 urtetik beherako adingabeek beren bidaia-titulua baliozkotu beharko dute Vitoria-Gasteizko tranbian

Entradilla

Otsailaren 3tik  aurrera (astelehena) 12 urtetik beherako adingabeek beren bidaia-titulua baliozkotu beharko dute Vitoria-Gasteizko tranbian

Body

Egokitzapen-aldia eta tituluak baliozkotzeko sistema joan-etorrien doakotasunera egokitzeko lanak amaitu ondoren, datorren otsailaren 3tik aurrera (astelehena) 12 urtetik beherako adingabeek beren bidaia-titulua baliozkotu beharko dute Vitoria-Gasteizko tranbiaren unitateetan sartu aurretik.

Urtarrilaren 7az geroztik, 12 urtetik beherako adingabeek doan bidaia dezakete Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Saileko sozietate publikoak, kudeatzen duen Vitoria-Gasteizko tranbia-zerbitzuan. Behin-behinean, urtarrilaren 7an egokitzapen-aldi bat zabaldu zen txartel pertsonalizatua eskatzeko. Aldi horretan, neurri horren onuradunek doan bidaiatu ahal izan dute baliozkotzerik egin gabe, baldin eta adina egiaztatzen bazuten tranbiako edozein agentek hala eskatuz gero. Hala, Arabako garraiobide publikoko erabiltzaile guztiek doakotasuna izan dute 12 urte bete arte, urtarrilaren 7az geroztik.

Egokitzapen-aldia amaitu ondoren, otsailaren 3tik aurrera (astelehena) txartel pertsonalizatua beharko dute bidaiatzeko, joan-etorri bakoitzaren aurretik baliozkotu egin beharko dute eta, bakarrik bidaiatuz gero, adingabeentzako baimena beharko dute. Baimenaren eredua www.euskotren.eus webgunean deskarga daiteke. Bestalde, txartel pertsonalizatuekin gertatzen den bezala, NAN edo familia-liburua eraman behar da nortasuna egiaztatzeko, hala behar izanez gero.

BAT txartel pertsonalizatuak Vitoria-Gasteizko Tranbiako Bezeroarentzako Informazio Bulegoan eros daitezke. Bulegoa Antxo Jakituna kalearen 9 zenbakian dago. Ordutegia, astelehenetik ostiralera (lanegunetan), 08:00etatik 19:30era bitartekoa da.

Urtarrilaren 7ra arte, doakotasuna 6 urtera arte zegoen ezarrita, Vitoria-Gasteizko hiri-autobusetan (Tuvisa) izan ezik, 12 urtera arteko doakotasuna ezarrita baitzuen.

Doakotasuna 12 urtera arte zabaltzearen helburua da familien ekonomia arintzea eta belaunaldi berriek mugikortasun jasangarriarekin ohitu daitezen sustatzea, klima-aldaketaren erronkaren aurreko urrats gehigarri gisa. Urtarrilaren 30etik aurrera (osteguna), kolektibo horrek doan bidaiatu ahal du, bai Vitoria-Gasteizko tranbian, bai Euskotrenen Bizkaiko zein Gipuzkoako garraiobide guztietan.

Erabiltzaileek informazio gehiago lortu ahal izango dute 945135554 telefono-zenbakian edo www.euskotren.eus webgunean.