ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E2 (urriak 12): zerbitzu berezia Aviron Bayonnaise – La Rochelle errugbi partidarako

Body

Euskotrenek, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren mendeko sozietate publikoak, bere trenen zerbitzua indartuko du, (Aviron Bayonnaise – La Rochelle) errugbi partida bategatik joan-etorriak errazteko. Partida hori urriaren 12an, larunbatean, izango da, 16:30ean, Anoetan  

Hendaia/Amara/Hendaia tarteko trenen eskaintza luzatu egingo da partidara joateko eta partidatik itzultzeko. Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die APP ofizialean edo web orriaren bilatzailean (www.euskotren.eus).

Zerbitzu berezi honen helburua partidara joateko garraio publikoaren alternatiba bat eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak trenetan banatu ahal izatea. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan informa daitezke