Euskotrenek 2023an % 50eko beherapena mantenduko du zerbitzuetan
• Kontakturik gabeko Barik, Bat edo Mugi txartela duten tren, tranbia edo funikularreko erabiltzaileek tarifa murriztua izaten jarraituko dute, hobaria automatikoki aplikatzen baita ohiko ordainketa¬ euskarrien bidez
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Sozietate Publikoak, urtarrilaren 1etik aurrera (igandea) % 50eko beherapena aplikatzen jarraituko du tren, tranbia eta funikular zerbitzuetan.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak, garraioaren esparruan eskumena duten gainerako erakundeekin batera, familien egoera ekonomikoa arintzen laguntzeko lehentasunezko helburua mantenduko du prezioak altuak diren testuinguru honetan, eta herritarrek euren bidaietan %50eko beherapena izatea ahalbidetuko du. Halaber, garraio publikoa bultzatu eta sustatu egingo du, ibilgailu pribatua gutxiago erabili eta CO2 isuriak murritz daitezen.
Tarifen behin behineko hobaria 2022ko irailaren 1ean sartu zen indarrean, eta geroztik aplikatzen da Euskotreneko garraiobide hauetan:
• Treneko bost lineak (E1, E2, E3, E4, E5)
• Bilboko metroko 3. linea
• Bilbo eta Vitoria Gasteizko tranbiak
• Larreinetako funikularra
Beherapena automatikoki aplikatzen da kontakturik gabeko Barik, Bat eta Mugi txartelen bidez. Halaber, % 50eko hobaria Larreinetako funikularraren hilabeteko bonuan eta Kukullaga igogailuko 10 Bonuan aplikatuko da, txartelik gabe egiten den arren.
Beherapena ez da paperean eskuratzen diren joateko edo joan etorriko txarteletan aplikatuko. Horrez gain, ez da hobaririk egongo EAE kanpoko garraio erakundeekin adostutako bonuetan (Passbask, Euskopass, Txik txak, Tranbus, Bortziri…).