BILBOKO TRANBIA

Entradilla

Bilboko tranbia / Autobusak (azaroak 19): aldaketak zerbitzuetan Athletic Club – Real Sociedad norgehiagoka dela eta.

Body

Larunbatean, azaroak 19, aldaketak egongo dira tranbia eta autobus zerbitzuetan Athletic Club – Real Sociedad norgehiagoka dela eta.

TRANBIA

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 12 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (18:54 h eta 19:30 h).

Norgehiagoka bukatu ondoren, zerbitzuaren mozketa burutuko da La Casilla-Euskalduna artean, 21:50etik 22:20ra  gutxi gorabehera. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko. Tarte horretan, tranbiak Euskaldunatik aterako dira Boluetarantz. 

AUTOBUSAK

Arratsaldeko 17:40etatik eta zerbitzua amaitu  arte, Bilbao – Leioa – Getxo  autobus linean (Artxandako tuneletik doana)  Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.

 Horrez gain, Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 63tik abiatuko dira. Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen den baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 17:40etako irteera 17:50ean izango da eta horrela 22:40ra arte. Autobus hori Leioaraino joango da.

Beraz, 17:40etatik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñasen kokatuta dagoen bidaiariak igotzeko eta jaisteko geraleku hau kendu egingo da .

Euskotrenek garraio publikoan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela gogorarazten du.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota  Twitterreko @euskotren gunean eta Euskotrenen APP ofizialean