BILBOKO TRANBIA

Entradilla

Bilboko tranbia / Autobusak (abenduak 11): aldaketak zerbitzuetan Athletic Club – C.D. Guadalajara norgehiagoka dela eta.

Body

Igandean, abenduak 11, aldaketak egongo dira tranbia eta autobus zerbitzuetan Athletic Club – C.D. Guadalajara norgehiagoka dela eta.

TRANBIA

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia 15 minutuz behin ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (18:00 h eta 18:44 h).

Norgehiagoka bukatu ondoren, zerbitzuaren mozketa burutuko da La Casilla-Euskalduna artean, 20:50etik 21:20ra  gutxi gorabehera. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko. Tarte horretan, tranbiak Euskaldunatik aterako dira Boluetarantz. 

AUTOBUSAK

Arratsaldeko 16:40tatik zerbitzua bukatu arte, Bilbao – Getxo  autobus lineko zerbitzua (Artxandako tuneletik doana)  Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Kale Nagusia 74ko geralekuan amaituko dira.

Horrez gain, Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Kale Nagusia 79tik abiatuko dira (Ecuador bidaiak). Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen den baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 16:40ko irteera 17:50ean izango da eta horrela 22:40ra arte Leioaraino zirkulatuko baitu. 

Beraz, arratsaldeko 16:40tik 22:40ra arte, Luis Briñasen dagoen erabiltzaileen igoera eta jaitsiera geralekua bertan  behera geldituko da.

Euskotrenek garraio publikoan musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela gogorarazten du.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota  Twitterreko @euskotren gunean eta Euskotrenen APP ofizialean