Euskotrenek autobus elektrikoa gehitu dio Larreineta Zugaztieta zerbitzuari

Entradilla

Euskotrenek autobus elektrikoa gehitu dio Larreineta Zugaztieta zerbitzuari 

Body

Ekitaldiaren hasieran iragarri zen moduan, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila eta Euskotren Sozietate Publikoa lanean ari dira Trapagaran Zugaztieta zatian mugikortasun jasangarria sustatzeko eta erreferentziazko ardatza Funikularra izango da. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Saila eta Trapagarango Udalarekin lankidetzan aritu dira. 

Gaur, uztailak 5 (asteartea), Euskotrenek Solaris Urbino Electric 8,9 LE autobus elektrikoa gehitu dio Larreinetako Funikularraren goiko geltokiaren eta Zugaztietaren artean dagoen zerbitzuari. Ekintza hori Eusko Jaurlaritzak eta Euskotrenek (Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sailaren laguntzarekin) markatutako helburuetako bat da Trapagaran Bizkaiko udalerriaren gune horretan mugikortasun jasangarria sustatzeko. Euskotrenek toki horretan funikular zerbitzua eta goiko geltokiaren eta Zugaztietaren arteko anezka zerbitzua kudeatzen ditu. 


Euskotrenen lehenengo autobus elektrikoaren ezaugarriak

Euskotrenek Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publiko gisa lehenengo 40 urteak bete dituen ekitaldian, ibilgailuen operadoreak bere ibilbidean beste mugarri bat lortu du; izan ere, Larreinetan (Trapagaran, Bizkaia) Errepideko zerbitzuen material mugikorraren lehenengo autobus elektrikoa jarri du zerbitzuan. 

Solarisek fabrikatutako Solaris Urbino Electric 8,9 LE da; enpresa hori CAF Taldearen barruan dago eta 445.000 euroko (BEZ gabe) inbertsioa ekarri du. 

Solarisen Urbino 8,9 LE elektrikoak 8,9 metroko luzera eta 2,4 metroko zabalera ditu eta horrekin maniobrak egitea erraza da. Urbino Low Entry guztien moduan, solairu baxuko eta solairu altuko autobusen abantailak uztartzen ditu. Autobusaren aurreko zatiko eta erdiko solairuek erabiltzaileak erraz sartzea dakarte; era berean, atzeko parteko solairu altuari esker eserleku gehiago daude. Autobus horrek ez dauka eskailerarik ate bietako baten; ateen eta galtzadaren arteko mailaren altuera 320 mm-koa da. 

Bi ate ditu (aurreko ate soila eta atzeko ate bikoitza) eta mugikortasun urria duten pertsonentzako egokituta dago: erdiko atean Hübner markako aldapa bikoitza (eskuzkoa + elektrikoa) du eta “belauniko” jartzeko eta martxaren maila igotzeko gailuz hornituta dago. Ibilgailuak gurpil aulkiarekin mugikortasun urria duten pertsonentzako gordetako 2 toki ditu. Toki bakoitza autobusaren albo batean dago. 

Urbino autobusek “belauniko” jartzeko funtzioa daukate sartzeko altuera gutxi gorabehera 70 mm murrizteko. 

Solaris Urbino Electric 8,9 LE autobusak gehienez 53 eta 61 erabiltzaile har ditzake (horietatik 21 eserita), joan etorri bakoitzean mugikortasun urria duten pertsonentzako gordetako tokien betetze mailaren arabera. 

Ibilgailu elektrikoa denez, oso isila da, ez du igorpenik isurtzen eta ustiapen kostu gutxiago bermatzen ditu. Autobus mota horrek egunean denbora luzez jardun dezake, baterien eta karga sistemaren konfigurazioaren arabera. Halaber, hotz bero aire girotuko ekipamendua dauka. 

Frenoek EBS (Electronic Brakeforce Distribution) sistema daukate, blokeoaren kontrako freno sistemarekin (ABS), trakzio kontrolarekin eta ez irristatzeko sistemarekin (ASR); ardatzen arteko frenoaren banaketa automatikoa eta freno pastillen higadura diagnosia dauzka. Ohiko ispiluen ordez kamerak eta MirrorEye pantailak ere baditu, horrek gidarien, autobusaren erabiltzaileen eta errepideko gainerako erabiltzaileen segurtasuna handiagotzea ahalbidetzen du. Halaber, suak itzaltzeko sistema automatikoa dauka. 


Mugikortasun jasangarria sustatzea

Lankidetza horren baitan, hiru erakunde publikoei esker Euskotrenen Larreinetako Funikularraren instalazioetan erakusketa iraunkorra sortu da; garraiobide horren eta haraneko meatzaritzaren historiaren dibulgazio orokorra ahalbidetzen du. Erakusketa hori abian jarri zen 2022ko apirilaren 13an eta Larreinetako Funikularraren kutxa historikoa ere badauka; Euskotrenek kudeatutako Burdinbidearen Euskal Museoak birgaitu zuen. 

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera (Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Saila), Eusko Jaurlaritza eta Euskotren lanean ari dira Trapagaran  Zugaztieta zatia zero igorpeneko garraio jasangarriko bektore bihurtzeko; La Escontrilla eta Zugaztieta artean deskarbonizatutako eta mugikortasun jasangarriko eremu handia sustatuko da, zero igorpenekin. Horretarako, Euskotren Sozietate Publikoaren laguntza izango dute, bera baita garraio multimodalaren (trena, tranbia, metroa, funikularra eta autobusa) enpresa operadorea. 

1926ko irailaren 25ean inauguratu zen Larreinetako Funikularra. Bizi izan dituen 95 urte baino gehiagotan zerbitzua eman du meatzeko langileak igotzeko eta Zugaztietako ustiapenetik fabriketaraino burdin minerala eramateko. Gainera, uztailaren 15eko 150/2014 Dekretuaren bidez, Kultura Ondasun kalifikazioa du, Monumentu Multzo kategoriarekin. Trapagaran (Zugaztieta) bere meatze jardueragatik industria garapeneko kokalekua izan da eta langile mugimendua garatzeko nukleo garrantzitsua ere bai. 

Eusko Jaurlaritzak eta Euskotrenek Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sailarekin duten lankidetza proiektuaren barruan, Larreineta eta Zugaztietaren arteko zerbitzuan autobus elektrikoa sartzeaz gain, bizikletak prestatzeko eta mantentzeko puntuak jarri dira Funikularraren bi geltokietan (Larreineta eta La Escontrilla); ura, argia eta erramintak daude.