Udazkena

Entradilla

 Burdinbidearen Euskal Museoa (urriak 30 eta 31): denboraldiko lurrunezko azkenengo bost trenak

Body

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa, datorren asteburuan (30 eta 31, larunbata eta igandea, hurrenez hurren) martxan jarriko ditu denboraldiko lurrunezko azkenengo bost trenak. Azaroaren 1a jaia eta astelehena denez, museoa publikoari itxita egongo dela kontuan izanda, ohi baino bi irteera gehiago eskainiko dira. 

Honako hau da asteburu honetako trenen ordutegia:

•    Urriak 30 (larunbata): 11:30, 12:30 eta 17:30.
•    Urriak 31 (igandea): 11:30 eta 12:30.

Azkenengo bost irteera horiekin bukatutzat emango da lurrunezko trenaren ohiko denboraldia, zeinak Aste Santutik Domu Santu egunera arte iraun ohi duen. 

Asteburu honetan bukatutzat emango da ere apiriletik museoan ikusgai egon den trakzio elektrikoa zuen lehen ibilgailuaren 125. urteurrenari buruzko erakusketa. 

Erakusketa hori bisitatzeko interesa dutenek edo lurrunezko trenaren azken bidaietan parte hartu nahi dutenek asteburu honetan museora gerturatu beharko dute. Honako hau da ordutegia: 

•    Asteartetik ostiralera: 10:00 - 13:30 / 15:00 - 18:30
•    Larunbatak: 10:30 - 14:00 / 16:00 - 19:30
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara

Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioetan Europako trenbide bildumarik onenetako bat dauka ikusgai, mota guztietako ibilgailuak barne hartzen dituena: lurrunezko zein dieselezko lokomotorrak eta lokomotor elektrikoak; automotorrak eta askotariko bagoiak.
Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetako bat ere eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, baita XIX. mendearen amaieratik trenetan erabilitako uniformeen erakusketa bikaina eta mundu osoko tren arloko erloju bilduma onenetakoa ere.

Burdinbidearen Euskal Museoko bisitarien eta langileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, gogorarazten da maskararen erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraitzen duela. 


Jendaurreko informazioa
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Web-orria: www.euskotren.eus