BAT Pertsonalizatua - Informazio gehiago

Zer da BAT Pertsonalizatua Txartela?

Bat Pertsonalizatua txartela kontaktu gabeko pertsonala eta besterenezina den diru-zorro txartela da (txip bat darama) eta horri esker tranbian garria daiteke deskontuarekin.

 

Zer behar dut Txartela eskatu ahal izateko?

BAT Pertsonalizatua txartela edozeinek eska dezake. Ez dute garraio titulurik behar titulua daraman persona nagusiak lagundutako 6 urtetik beherako haurrek.

 

Zer nolako dokumentazioa behar dut Txartela eskatzeko?

  • Zure NAN, Pasaportea edo AIZ Pasaportea erakutsi. Argazki bat eraman. Eskatzailea adin txikikoa balitz eta NAN, Pasaportea edo AIZ-ik ez balu, gurasoenak edo legez aitorturiko tutorearenak aurkeztu beharko lituzte).
  • Txartelak balio dituen 3 euroak ordaintzeko kreditu txartela edo geralekuetako makinek ematen duten kopuru horren ordainketaren egiaztagiria.
  • Familia ugarikoa kidea izanez gero: fotokopia eta Eusko Jaurlaritzako Familia ugariko karneta edo familia ugariko titulua.

 

Non eska dezaket Txartela?

  • Tranbiaren informazio bulegoan (TIB).
  • Udalak dituen hiritarrenganako arreta bulegoetan (HAB). Oraingoz, HAB-ek BAT pertsonalizatu txartelak bideratzen dituzte erabiltzailea familia ugarikoa baldin bada; eta BAT Berezi txartela 65 urte baino gehiago dutenentzako.
  • Aurretiaz txartel pertsonalizatua izanez gero, eskaera TIB-an egin beharko da.
  • Informazio gehiago behar izanez gero deitu Bezeroenganako Arreta telefonora: 944 33 33 33.

 

Zer egin behar dut galdu edo lapurtuz gero?

Txartela ez da berriz ematen galdu edo lapurtuz gero, baina saldoa beste txartel berri batera aldatu ahal izango da galdutako txartela bi egun pasa eta gero blokeatu ondoren eta behin TIB-an operadore guztien datuak egiaztatuta. Txartel berriagatik 3 euro kobratuko dira.

Txartelak aldi baterako titulua uztartuta badauka (30 egun), titulua txartel berrira aldatuko da, aurreko iraungitze data berdinarekin.

 

Zer egin behar dut hondatze edo matxuratuz gero?

Matxuragatik bada, beste txartel bategatik aldatuko da aurreko iraungitze datarekin. Saldoa TIB-an eskualdatu ahal izango da, egun bateko atzerapenarekin, operadore guztietako datuak eguneratu ondoren.

Txartela hondatu bada erabiltzailearen erruz, txartel berriagatik 3 euro kobratuko dira.

Txartelak aldi baterako titulua uztartuta badauka (30 egun), titulua txartel berrira aldatuko da, aurreko iraungitze data berdinarekin.

 

Kargatu eta saldoa kontsulta al dezaket telefono mugikorraren bidez?

BAT NFC aplikazioaren eta Android-en telefono baten bidez, diru-zorroaren eta aldi baterako tituluen kontsultak eta kargatzeak egin daitezke geraleku batera hurbildu gabe.
Erabilera-eskuliburua eta aplikazio-xehetasunak:

 

Archivos
BAT NFC1.97 MB