Zer da BAT Txartel Orokor Anonimoa?
Bat txartel Orokorra ukipenik gabeko pertsona anitzeko diru-zorro txartel eskualdagarria da (txip bat darama) eta horri esker tranbian beherapenarekin bidaia daiteke.
Txartel Anonimoa erregistra daiteke? Zein abantaila ditu erregistro horrek?
Bai, eta, ahal izateaz gain, Txartel Anonimoak erregistratzea gomendatzen da. Oso izapide erraza da. Erregistratuta badago, txartela galduz gero, jarraibide batzuen ondoren saldoa berreskuratzeko aukera dago.
Zer behar dut Txartela eskatu ahal izateko?
BAT txartel Pertsonalizatua edozeinek eska dezake. Ez dute garraio titulurik behar titulua daraman pertsona nagusiak lagundutako 6 urtetik beherako haurrek.
Zer nolako dokumentazioa behar dut Txartela eskatzeko?
Txartelak balio dituen 3 euroak ordaintzeko kreditu txartela edo geralekuetako makinek ematen duten kopuru horren ordainketaren egiaztagiria.
Txartela erregistratzeko, NAN, Pasaportea edo AIZ erakutsi behar da.
Non eska dezaket Txartela?
Tranbiaren informazio bulegoan (TIB). nformazio gehiago behar izanez gero deitu Bezeroaren Arretara: 944 333 333.
Nire BAT txartela orokorra galdu dut edo lapurtu didate, berritu dezaket?
Ez. Pertsonalizatuta ez dagoelako eta, beraz, ez dago pertsona jakin bati esleituta, ez da berritzen. Saldoa berrezarri ahal izango da txartela, anonimoa izan erren, TIBn erregistratuta badago. Horrelakoetan, saldoa beste txartel batera aldatu ahal izango da TIBan, galdutako txartela blokeatu eta bi egun igaro ondoren eta behin operadore guztien datuak egiaztatuta. Txartel berriagatik 3 euro kobratuko dira.
BAT txartela hondatu edo matxuratu bada, berri bat eska daiteke?
Matxurarengatik bada, berri bat emango da inolako kosturik gabe, lehenengo lau urteetan bada, anonimoa izan zein erregistratuta egon. Saldoa batetik bestera pasatzeko beharrezkoa izango da berriro ere TIBera hurbiltzea, egun bat igaro ondoren, behin operadore guztien datuak egiaztatuta. Narriaduraren errua erabiltzaileari lepora badakioke, ez da txartela berrezarriko, baina saldoa batetik bestera pasatuko da, aurretik aipatutako jarraibideak jarraituz.