Garraioaren eraginak

Ez da txartela bakarrik:
Garraioaren balio ikusezinak

Bizi dugun gizartearen ezaugarrienetariko bat lagunak eta merkantziak modu azkarrean eta erosoan garraiatzeko ahalmena da. Hala ere, garraioagatik ordaindu behar den prezioa ez dago bakarrik erregaiaren edo txartelaren gastuan, baizik eta gas toxikoen igorpenetan eta berotegi-efektuan ere, eta halaber istripuetan, zaratan eta ibilgailu ilaratan.

Garraioak benetan balio digun zati garrantzitsu bat kanpoko kostuetan deritzonean ezkutatzen da. Normalean ez dira kontuan hartzen, baina eurotara alda daiteke bere garrantzia antzemateko.

Ditugun datuak erakusten digute garraio publikoa norberaren automobilaren erabilera baino balio gutxiagokoa dela. Adibidez, kontuan hartu da Eusko Trenbideak konpainiako tren, tranbia, funikular eta autobusen garraio publikoaren sarea ez erabiltzeak ekarriko lukeen balioa: faktura urtean 25.756.995 €-koa izango zen (2013ko datua).

Euskadiko garraio operadoreak, Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascos, S.A. konpainiaren (tren, tranbia, funikular eta autobus) garraiobideen igorpen globala pertsonako eta kilometroko CO2e 45,85 gramokoa da.

Tren, tranbia, funikular, metro eta autobus garraiobidean zenbat eta lagun gehiago garraiatu orduan eta CO2e lerroa gehiago murriztuko da. Horrela, pertsonako eta kilometroko CO2e 25 gramoraino heldu daiteke.

Helburu honetara lagunduko du: zuretzako, zure ingururako eta zure planetarako osasungarria da.