Trafikoaren pilaketa, ibilgailu ilarak.
Kaleak eta autobideak aldi berean zirkulatzeko ibilgailuen kopuru mugatua jasotzeko diseinatuta daude. Kopuru hori gainditzen denean, ibilgailu ilarak sortzen dira.
Paradoxikoki ibilgailu ilarak, gelditze eta ondoeza egoera horiek, garraio beharrizanengatik automobila aukeratzen duten lagun askok aukeratzen dutelako sortzen dira. Horrela modu azkar eta eroso batean bidaiatuko dutelakoan.
Hiriguneak, batez ere alde zaharrak eta egoitza-guneak, ez daude diseinatuak ibilgailu asko zirkulatzeko eta egunero egoera kaotikoak sortzen dira, ordu bereetan eta leku beretan. Nahiz eta horrela izan, ia gidari guztiek hurrengo egunean erabaki berbera hartzen dute.
Pilaketak mugikortasun arazoak sortzen ditu, leku berean milaka lagun harrapatzen ditu, bereziki eguraldi txarreko egunetan arrisku egoerak eragiten ditu, hots eta aire kutsadura foku garrantzitsuak sortzen ditu, eta gidatzen duten pertsonetan ondorio psikologiko txarrak sortzen ditu.
Gainera, autobusez edo taxiz garraio publikoa aukeratzen duen herritarren ehunekoak ere ibilgailu ilarengatik hunkitzen da (hiriak ibilgailu hauentzako errail bereziak ez baditu). Garraio publikoaren eta kolektiboaren kalitatea degradatu egiten da eta pertsonen batzuek autoa hartzeko erabakia har lezakete, horrela egoera orokorra okertuz.