Ez dago zalantzarik gure eguneko dietan sartzen ditugun elikagaiak gure osasun egoeran eragina dauka. Gauza bera gertatzen da joan-etorriak egiteko pertsona bakoitzaren garraio-moduaren aukeraketarekin eta lurraren osasunarekin. Klima-aldaketa lurrak pairatzen duen gaixotasuna da, besteak beste, motordun garraiobidetik datozen CO2 moduan lurraren atmosferan igorpenen pilatzeagatik.
Leku guztietara joateko autoa erabiltzen duten pertsonek gero eta gutxiago ibiltzen dira autoa ez duten pertsonek baino: guztira urtean batezbesteko 200 km gutxiago. Erretzen ez diren kaloria horiek guztiak gorputzean bertan pilatzen dira eta 10 urteko epean “ibiltze gabezia” horrek pisu-handitzea ekar lezake gutxi gorabehera 30 kilo. Gainera, denbora tarte horretan zehar zure autoak atmosferara ia tona bi CO2 botako zituen.
Leku batetik bestera mugitzen garen bakoitzean, CO2-ko lorratza uzten dugu. Oso lodia izan daiteke, garraiobide oso kutsatzailea erabiltzen badugu, edo ia ikusezina garraiobide jasangarria erabiltzen badugu.
Hiru garraio jarraibide ezberdinen arabera, hauek dira CO2-aren igorpen hiru guneak: gorria, laranja eta berdea. Zeinetan zaude zu?
Erantzun galdera erraz batzuei zure CO2 lerroaren lodiera bilatzeko.