Txartelak
Aldizkako bidaiaria
Joanaldia (Aldizkako bidaia bat)
- Bidaien kopurua: Bidaia 1 kontratatutako Euskotreneko trenbideko lineen artean.
- Baliogabetzea: Erosi eta 24 ordu igaro orduko erabili behar da nahitaez.
- Pertsonala/Pertsonanitza: Pertsona bakarreko titulua.
- Iraungipena: Erosi eta 24 ordu igaro orduko bidaia hasi behar da (sarreran muga hori bukatu baino lehen baliogabetu behar da).
Lurralde artekoa (Aldizkako bidaia bat Gipuzkoa eta Bizkaia artean)
- Bidaien kopurua: Bidaia 1 kontratatutako Euskotreneko trenbideko lineatan (lurraldeen arteko bidaietan).
- Baliogabetzea: Erosi eta 24 ordu igaro orduko erabili behar da nahitaez.
- Pertsonala/Pertsonanitza: Pertsona bakarreko titulua.
- Iraungipena: Erosi eta 24 ordu igaro orduko bidaia hasi behar da (sarreran muga hori bukatu baino lehen baliogabetu behar da).
B2 Murriztuta (Aldizkako bi bidaia 65 urte baino gehiagoko edo %65a baino gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonentzat))
- Bidaien kopurua: 2 bidaia, bi lurraldeak hartzen dituzten Euskotreneko trenbideko lineetan.
- Baliogabetzea: Bidaia bakoitza hasi aurretik baliogabetu behar da.
- Pertsonala/Pertsonanitza: Pertsona bakarreko tituloa.
- Iraungipena: Erosi eta 7 eguneko epea dauka.
- Nortasun txartela: Euskotreneko txartela edo Barik Pertsonalizatua (biak tarifa murriztuaren perfilaz) eta NANa.
B2 Hendaia - Usurbil (Bi bidaia. Hendaian salduko da soilik)
- Bidaien kopurua: Bi bidai Hendaia-Usurbil Euskotreneko trenbideko geltokien artean.
- Baliogabetzea: Trenbidean bidaia bakoitza hasi aurretik eta irtetzerakoan baliogabetu behar da.
- Pertsonala/Pertsonanitza: Pertsona bakarreko titulua.
- Hendaiako geltokian soilik saltzen da.
- Iraungipena: Erosi eta 24 orduko epea dauka.
- Nortasun txartela: Ez da beharrezkoa.
- Bono Aldaketa/Berriro ematea galtzeagatik edo lapurtzeagatik: Ez da besterik emango.
Konbinatua
Passbask (SNCF-rekin akordioa)
- Passbask-a, mugaz bestaldera igarotzeko nazioarteko baimena da. Horrekin Baionaraino bidaiatu ahal izango duzu, Euskotreni eta SNCF-ri esker, txartel bakar batekin eta mugarik gabe txartelaren balio-denboraren barruan.
- Passbask txartelak Lasarte-Oria eta Baiona arteko geltokietara sartzeko aukera ematen dizu, Hendaian Euskotreneko eta SNCF enpresako lineen artean garraio aldaketa eginez (TER tren erregionaletan bakarrik).
- Tarifak: Nagusiak: 13´40€ / 12 urte baino gutxiagokoak: 8´90€. SNCF konpainian 4 urte beherakoek eta Euskotrenen 6 urte beherakoek doan bidaiatu ahal izango dute.
- Balioztatzea: Euskotrenen erositako txartelek SNCF konpainiatik bidaiatzeko balioko dute (bidaiariak bakarrik Txartela erakutsi beharko du SNCF konpainiako langileren batek eskatuz gero).
- Non erosi daiteke: Lasarte-Oria eta Hendaia arteko langileen zerbitzua duten geltoki guztietan eta salmenta automatikako makinetan.
Euskopass Txik Txak (Hegobus enpresarekin eta Hiri Arteko 3. Linearekin akordioa)
- Pertsona Kopurua:Euskopass Txik Txak titulua pertsona bakarreko titulua da eta beraz pertsona bakarrak erabili dezake.
- Bidaia kopurua: 2 bidaia egiteko aukera ematen du(bat joaneko eta bestea bueltakoa).
- Ibilbidea: Lasarte-Oria eta Baiona / Hegobus eta alderantziz bidaiatzeko aukera ematen du, Hendaian (lanegunetan eta asteburuetan eta jaiegunetan) garraio aldaketa eginez.
- Baliogabetzea: Derrigorrezkoa da bere baliogabetzea.
- Salmenta tokiak: Txartel hau Lasarte Oria - Hendaia lineako Euskotreneko MEAT makinetan eta linea horretan dauden langileak dituen geltokietan. Hegobus eta Hiri Arteko 3. linean autobusetan eros daiteke, baina Euskotrenen bidaiatu ahal izateko Tituluaren trukea egitea derrigorrezkoa da:
- Hendaian: (6:10tik 22:30ra lanegunetan eta 7:30etik 22:30ra jaiegunetan). Ordutegi honetatik kanpo EZIN IZANGO DA ALDATU.
- Iraungipena: Txartelaren iraupen aldia Euskotreneko titulua erosten den egunetik edo aldatzen denetik hurrengo eguneko 23:59ra arte izango da.
- Tarifa: Txartelak 6€ko balioa du. Hegobus, Hiri Arteko 3. linean eta Euskotrenen 6 urte beherakoek doan, familiako haur kopuru gabe.
Ohiko bidaiaria
Barik
OHARRA: Kontaktu gabeko txartelekin, geltoki berean 30 minutuko tartean sartzeak eta irteteak bidaia bateko kostua izango du (bikoitza). Behin denbora hori igarota, dagokion erregularizazioa ezarriko zaio.
Informazio gehiago: Bizkaiko Garraio PatzuergoaMugi
OHARRA: Kontaktu gabeko txartelekin, geltoki berean 30 minutuko tartean sartzeak eta irteteak bidaia bateko kostua izango du (bikoitza). Behin denbora hori igarota, dagokion erregularizazioa ezarriko zaio. MUGI txartelaren kasuan, 30 minututan irteten bada, ez du kontagailua gehituko (hobaria).
Informazio gehiago: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza