Tren-bus

Entradilla

Astelehenean, ekainak 15, Zamudioko Teknologia-Parkeko Tren-Bus udako zerbitzuaren ordutegia indarrean sartuko da

Body

Datorren astelehenean, ekainaren 15ean, Zamudioko teknologia-parkera doan Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko tren-bus zerbitzuaren udako ordutegia indarrean sartuko da.

Euskotreneko E3 Kukullaga (Etxebarri)-Lezama tren lineako Zamudioko geltokiaren eta Teknologia-Parkearen arteko zerbitzu konbinatu honen udako ordutegia honako hau izango da:

•    AUTOBUSEN IRTEERA ZAMUDIOKO GELTOKITIK TEKNOLOGIA-PARKERA (astelehenetik ostiralera lanegunetan): 7:22, 7:37, 7:52, 8:07, 8:22, 8:37, 8:52, 9:07 eta 9:22.

•    AUTOBUSEN IRTEERA ZAMUDIOKO TEKNOLOGIA-PARKETIK (astelehenetik ostiralera lanegunetan): 13:02, 13:32, 14:02, 14:27 eta 14:42.

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean ere informazioa lor dezakete (www.euskotren.eus), baita twitterren ere (@euskotren).