Museoen nazioarteko eguna

Entradilla

Euskotrenek, Burdinbidearen Museoaren bidez,, Europako burdinbidearen 20 museoaren lankidetza-ekintzaren adierazpenarekin bat egin du

Body

Euskotren, Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoaren eskutik, Espainiako Trenbideen Fundazioak sustatutako ekimen bati atxiki zaio, trenbidearen Europako hogei museorekin batera. Ekimen horren helburua da ondare-espazioek jendearentzat irekita daudenean pertsonen zaintzan izango duten paper onuragarria erakustea, Covid-19rekin batera. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) baieztatu du arte- eta kultura-jardueretan parte hartzeak osasun fisikoa eta mentala sustatzen duela. Ildo horretan, Europako burdinbide museoen lehenengo ekintza maiatzaren 18an manifestu bat idatzi eta zabaltzea da.

Era berean, erakundeek, trenbide-konpainien ondare-sailek eta museoen, trenbideen historiaren eta, oro har, garraioaren nazioarteko elkarteek ere babestu dute manifestu hau.

Dokumentuak trenari eskainitako museo-zentroen berezitasunean eta trenbideen eta gizartearen artean ezartzen duten bizi-loturan jartzen du arreta. Neurri handiko ekipamenduak, garai bateko geltokiak, tailerrak edo lurrun tren-makinen biltegiak eraldatzearen ondorioz; toki egokiak dira inspirazio-iturri eta osasungarri diren bisitak sortzeko, ongizatearen mesedetan.

Europako burdinbide museo nagusiek sinatutako Adierazpenean jasotako helburuen artean dago, halaber, garraio-mota horren iraganeko, oraingo eta etorkizuneko garapen teknologikoari, ekonomikoari eta sozialari buruzko ondarearen balioari buruzko hausnarketa sustatuko duten aliantzak sortzea, eta baita Europako herritarrek trenean konfiantza izaten jarraitzea eta kontinente osoan mugitzeko duen zereginean laguntzea ere.

Guztira ekimen honekin bat egin duten Europako erakundek hogeita zortzi izan dira, eta horien artean, Azpetiako Burnibidearen Museoaz gain honako hauek daude, Madrilgo, Kataluniako eta Asturiaseko museoak, York-en dagoen Europar Batasuneko Burdinbidearen Museo Nazionala, Portugalekoa bere egoitza Entroncamenton daukana, Greziakoa Atenasen, DBko alemana, Hungaria, Norvegia, Letonia, Suedia, Belgika, Holanda, Lucernan Suitzako Garraioa edo Londoneko garraio museoa,

besteak beste. Etorkizunean aurrera egiten jarraitu nahi du proiektu horrek, eta lankidetza espiritua izan nahi du, gizartea sentsibiliza dadin museoek birusaren aurkako bizikidetzako Europako agertoki berri honetan duten garrantziaz.

Bien bitartean, museoek beraien ateak ireki arte, Euskotreneko Burnibidearen Museoak bere erakusketara bisita birtuala egiteko aukera ematen du www.euskotren.eus.