Autobusak: Bizkaibuseko zerbitzu berriak astelehenetik aurrera

Entradilla

Autobusak: Bizkaibuseko zerbitzu berriak maiatzaren 18tik aurrera

Body

Maiatzaren 18tik aurrera, Bizkaibus zerbitzuko ZENBAIT LINEA zerbitzua ematen hasiko dira berriro, EHUk bidalitako egutegiarekin bat. Zehazki, hauek:

A2318 linea: Termibus – UPV/EHU (Autopista/autobidea)
A2315 Santurtzi – Portugalete – UPV/EHU eta A2326 Barakaldo – UPV/EHU lineak
A2610 linea: GALDAKAO - UPV/EHU

Langileak EHUra itzultzeko lehenengo fasean eskainiko dute zerbitzua linea horiek. Egutegi horretan aurrera egin ahala, linea gehiago jarriko dira Bizkaibus zerbitzuan.

Ia ohiko zerbitzu guztiak

Maiatzaren 13an berriz ekin zitzaien ohiko zerbitzuei Bizkaibus Zerbitzuaren lineetan, berezitasun hauekin:
 

  • Ez da zerbitzurik emango Bizkaibus Zerbitzuaren inongo lineatan 23:00ak eta gero. Beraz, ez da gaueko zerbitzurik egongo A3516 eta A3932 lineetan ere.
  • Aireportuko lineak (A3247) 30 minutuko maiztasuna mantenduko du lanegunetan, eta 60 minutukoa asteburuetan.
  • EHUren Leioako campuserako zerbitzua hilaren 18an hasiko da, baina era progresiboan, Erakunde horrek klaseetara itzultzeko ateratzen duen egutegiari jarraituz. Dagokionean iragarriko da.

Gogorarazten da nahitaez bete behar direla egungo egoeran indarrean dauden protokolo eta argibideak.

Era berean, gogorarazten da ezingo dela eskudirurik erabili busean sartzeko; BARIK TXARTELA da bidaiak ordaintzeko modu bakarra.

Edozein zalantza edo argibidetarako, 946 125 555 doako informazio-telefonoa edo Bizkaibusen Facebook eta Twitter-eko profil ofizialak ere erabil daitezke.

Bizkaibus (Oharrak): https://web.bizkaia.eus/eu/web/bizkaibus/-/recuperacion-del-servicio-100-en-el-servicio-bizkaibus-salvo-servicio-upv-