Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Urriak 20:  aldaketak zerbitzuan Donostian kirol-proba bat dela eta

Body

Donostian ospatuko den ‘Oinezko herri lasterketa’ dela eta, Euskotrenek Zumaia-Donostia UK09 eta UK11 lineetako Lurraldebus autobusen zerbitzua aldatuko du datorren urriaren 20an, igande goizean zehar.

Sartutako aldaketak honako hauek izango dira:

•    Sarrerak Donostiara. Zumaia-Donostia (N-634) UK09 linean, Zumaiatik 9:30ean eta 10:30ean irteten diren zerbitzuak Martuteneko Biribilgunetik, Loiolako Erriberatik eta Bizkaiko Pasealekutik sartuko dira Autobusen Geltokiraino (kanpoko ditxoa). Donostian soilik honako lekuetan egingo da geldialdia Añorga Txiki eta Autobusen geltokia. Hori dela eta, honako geralekuak kendu egingo dira: Errotaburu, Matia, Ibaeta, Magisteritza, Zumalakarregi etorbidea eta San Martin. Zumaia-Orio-Donostia (AP-8) UK11 linean, Zumaiatik 9:00etan eta 11:00etan irteten diren zerbitzuak, honako geralekuetan ere geldialdia egingo dute Martuteneko biribilgunea, Loiolako Erriberak eta Bizkaiko Pasealekua Autobusen geltokiraino (kanpoaldeko ditxoa). Kasu honetan, Donostian geralekuak Onkologikoa eta Autobusen Geltokia izango dira, eta Donostiako Ospitalea, Antso Jakituna, San Martín eta Askatasuneko Etorbidea kendu egingo dira.

•    Irteerak Donostiatik. Zumaia-Donostia (N-634) UK09 linean, Donostiatik 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan irteten diren zerbitzuek, Autobusen Geltokitik egingo dute, Martuteneko Biribilgunetik jarraituz Añorga Txiki geralekuraino, ohiko ibilbidea berriz hartuz. Zumaia-Orio-Donostia (AP-8) UK 11 linean, 10:00etan eta 12:00etan irteten diren zerbitzuak Autobusen Geltokitik ere irtengo dira, Martuteneko Biribilgunetik jarraituz Anibarko Portua geralekuraino, ohiko ibilbidea berriz hartuz. Linea bietan aipatutako zerbitzuetan Donostiako honako geralekuak kenduko dira: Askatasuna Etorbidea, Zumalakarregi Etorbidea, Magisteritza, Ibaeta, Matia eta Errotaburu.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, konpainiaren www.euskotren.eus webgunea eta twitterreko @euskotrenEJGV gunea ere daukate.