Urriak 12 eta 13

Entradilla

Urriak 12 eta 13: Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenaren 2 irteera burutuko ditu 

Body

Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren asteburuan lurrunezko bi tren zirkulazioan jarriko ditu.
Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora ondorengo irteera ordua izango dute:


•    Larunbata, urriak 12: 12:30ean.
•    Igandea, urriak 13: 12:30ean.


Museoa larunbatean (jaieguna) zein igandean irekita egongo da, 10:30etatik 14:00etara.


Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

“Mugikortasun elektrikoak 130 urte Euskadin” erakusketa
Historikoki, Euskadi mugikortasun elektrikoaren arloan liderra izan da penintsula osoan. Euskadin jarri zen abian estatuko lehen tranbia elektrikoa, 1896an, Bilbo eta Santurtzi artean, baita lehen tren elektrikoa ere, Ulia mendikoa, 1902an. Gaur egun ere, Euskotrenek gauzatzen du penintsulako tren elektrikoaren ibilbide luzeena, Amara eta Loiola geltokien artekoa, zeina duela 116 urte elektrifikatu baitzen, 1903an.
130 urteko ibilbidearen ondoren, interesgarria da atzera begiratzea eta Euskadiko mugikortasun elektrikoaren historia aberatsa aztertzea. Horretarako, Museoko kotxe-tokietan banatutako 16 panel jarriko dira ikusgai erakusketan, eta abentura teknologiko honen protagonista izan diren zenbait ibilgailu ere ikusi ahal izango dira. Bestetik, trakzio-azpizentralaren ondoko eraikinean, Urolako trenak 1925etik erabiltzen zituen trakzio-energia transformatzeko eta artezteko sistema konplexuak ikusteko aukera izango dute bisitariek.

Jendearentzako informazioa
•    Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
•    Informazio telefonoa: 943 15 06 77
•    Faxa: 943 15 07 46
•    Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
•    Web gunea: www.euskotren.eus

foto vapor