Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: ibilbidearen aldaketa Soraluzen urriaren 8tik aurrera

Body

Soraluzeko Baltegieta kalean egingo diren obren eraginez, urriaren 8ko (asteartea) 8:30etik aurrera, Euskotrenek DB06 Soraluze-Ondarroa lineako Lurraldebus autobusen ibilbidea aldatuko du. Aldaketa hori obrak bukatu arte mantenduko da; aurreikuspenen arabera, lanek hiru aste iraungo dute.

Datorren astearteko 8:30etik aurrera, Errebal eta Baltegieta geltokiak kendu egingo dira. Horrez gain, Soraluzeko hasierako geldialdia Estaziño kalean egingo da (eskuarki Olea Errekan egiten da).

Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono-zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333, edo www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter kontua kontsultatu.