Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: zerbitzu berezia Aizarnazabaleko jaiak direla eta

Body

Euskotren Euskal Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak gaueko autobus-zerbitzua eskainiko du datorren irailaren 28an (larunbata), Lurraldebus UK46G linean (Aizarnazabal-Zumaia-Zestoa), Aizarnazabaleko festak direla eta.


Zerbitzuak Zumaia-Aizarnazabal eta Zestoa-Aizarnazabal tarteetan eskainiko dira. Honako hau izango da irteera-ordutegia:

•    Zumaia-Aizarnazabal: irteera Zumaiatik 23:00etan. Kontrako noranzkoan, irteera Aizarnazabaletik 4:30ean. Geltokia: Tren-geltokia - Patxita Etxezarreta.

•    Zestoa-Aizarnazabal: irteera Zestoatik 23:30ean. Irteera Aizarnazabaletik 4:00etan. Geltokia: la Cruz.


Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean (www.euskotren.eus) eta Twiterren (@euskotrenEJGV) ere jaso dezakete infomazioa.