Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: irailaren 28an aldaketak Zumaia-Donostia zerbitzuan II Euskal Kosta Krosa lasterketa dela eta

Body

II. Euskal Kosta Krosa dela eta, datorren irailaren 28an (larunbata) Lurraldebusen UK09, UK10 eta UK11 autobus-zerbitzuak (Zumaia-Donostia) aldatu egingo dira, N-634 errepidea moztuko baitute Zumaia-Zarautz tartean, 16:00etatik 19:00etara.

Horregatik, aipatutako lineetako autobusek Meaga gainetik zirkulatuko dute, eta Zarautzen ibilbidea aldatuko dute.

16:00etatik 19:00etara bitartean, honako hauek izango dira zerbitzuaren ezaugarriak:

- Zumaia-Donostia. Zumaiatik 16:30ean, 17:30ean eta 18:30ean (UK09), 16:55ean eta 17:55ean (UK10) eta 17:15ean (UK11) irteten diren zerbitzuak Patxita Etxezarreta geltokitik irtengo dira, Meaga gainetik Zarautzeraino jarraitzeko. Geldialdiak: Bizkaia kalekoak Argikoa ordezkatuko du; kiroldegiko biribilgunekoak Sanz Eneakoa, eta suhiltzaileen biribilgunekoak San Pelaiokoa.

- Donostia-Zumaia. Donostiatik 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan (UK09), 16:55ean eta 17:55ean (UK10) eta 16:00etan (UK11) irtengo diren zerbitzuak Zumaiara abiatuko dira Meaga gainetik, Zarautzeko geldialdiak egin ostean. Geldialdiak: suhiltzaileen biribilgunekoak San Pelaiokoa ordezkatuko du; kiroldegiko biribilgunekoak Sanz Eneakoa, eta Bizkaia kalekoak Argikoa.

-Zarauzko ibilbidearen aldaketak. 15:30etik 19:30era bitartean, Zarauzko Nafarroa kalea (N-634) itxita egongo da bi noranzkoetan; beraz, autobusek barrualdetik zirkulatuko dute (Iritako biribilgunea-Zubiaurre Zahar-Maria Etxetxiki-Araba-Urdaneta-Bizkaia-San Inazio). 

-Getaria eta Zarautz arteko anezka-zerbitzua. Gainera, anezka-zerbitzua ipiniko da Getaria eta Zarautz artean. Autobus-aldaketak Bizkaia kaleko geltokietan egingo dira. Anezka-zerbitzuko autobusak honako ordu hauetan irtengo dira Getariatik: 16:20, 16:45, 17:05, 17:20, 17:45 eta 18:20. Bestetik, honako ordu hauetan irtengo dira Zarauztik: 16:35, 16:55, 17:30, 17:55, 18:30 eta 18:55.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Webgunean ere informazioa lor daiteke (www.euskotren.eus), baita Twiterren ere (@euskotrenEJGV).