Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da irailaren 26an Eibar - Sevilla norgehiagoka dela eta

 

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostegunean  S.D.Eibar eta Sevilla F.C. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan irailaren 26an 19:00etan  jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

NORGEHIAGOKAREN AURRETIK
Partidu aurretik, zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da:

•    Durango – ARDANTZA (Eibar): 18:09an 
•    Ermua – ARDANTZA (Eibar): 18:31n, 18:42an
•    Deba – ARDANTZA (Eibar):  17:43 an 

NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

•    ARDANTZA (Eibar) – Durango:  21:13an
•    ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 21:19an

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta APP ofizialean
 

js-tarifas