Autobusak / Bizkaia

Entradilla

Autobusak / Bizkaia: aldaketak  RED BULL CLIFF DIVING WORLD SERIES 2019 ekitaldia dela eta

Body

Astelehenean, irailaren 9an, La Salbeko zubia trafikora itxi egingo da (Bilborako noranzkoa) 11:00ak 14:00ak bitartean. Getxorako zirkulazioetan, autobusek ohiko ibilbidea burutuko dute. Beste alde batetik, Bilborako zirkulazioetan, Errekalde Zumardia 14ko geralekua 11:00ak eta 14:00ak bitartean Arte Ederren Museora eramango da.

Horrez gain, irailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean La Salbetik Txorierrira doazen tunelak trafikora itxi egingo dira honako egunetan eta orduetan:
· Osteguna, irailak 12: 13:40tik 19:00etara, noranzko bietan.
· Ostirala, irailak 13: 13:40tik 19:20ra, noranzko bietan.
· Larunbata, irailak 14: 13:40tik 19:40ra, noranzko bietan, eta 20:40tik zerbitzua bukatu arte, Bilborako noranzkoan.
· Igandea, irailak 15: 10:40tik 13:40ra, Bilborako noranzkoan

Irailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean aipatutako ordutegietan eragindako geralekuak honako hauek izango dira:
· Zirkulazioak Getxora: Errekalde Zumardia 29ko geralekua Elkano kaleko 5 zenbakira eramango da.
· Zirkulazioak Bilbora: Errekalde Zumardia 14ko geralekua Arte Ederren Museora eramango da.

Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.