Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena / Autobusa: gaueko zerbitzua irailaren 9tik 10era Zarauzko Euskal Jaia dela eta

Body

Zarauzko ‘Euskal Jaia’ren joan-etorriak errazteko, irailaren 9tik 10erako gauean Euskotrenek Zumaia – Amara (noranzko bietan) linean ordu betez behin trenen zerbitzua eskainiko du. Zerbitzua indartzen duten trenek geldialdia ohiko geltoki guztietan egiten dute.

Gauean autobuseko zerbitzua ere eskainiko da Zarautz-Getaria-Zumaia tartean. Irteerak Zarauztik (San Pelaio) ondorengoak izango dira: 0:30, 1:30, 2:30, 4:30, 5:30, 6:30 eta 7:30.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileekin zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APP ofizialean.

Archivo adjunto
Ordutegia44.42 KB