Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da Bermeoko jaiak direla eta

Body

Euskotrenek irailaren 7tik 8ra, 13tik 14ra eta 14tik 15era doazen gauetan Bermeo eta Gernika artean trenen gaueko zerbitzua eskainiko du Bermeoko jaiak direla eta.

Larunbatetan (irailaren 7an eta 14an) gaueko ohiko zerbitzua, Amorebieta eta Bermeo arteko tren zirkulazioekin bi orduz behin, Gernika eta Bermeo artean zenbait irteera bereziekin indartu egingo da. Horrela, tarte honetan etengabean zerbitzua egongo da gutxi gorabehera orduro gau osoan zehar.

Horrez gain, ostiralean, irailaren 13an orduro Bermeo eta Gernika artean zerbitzua eskainiko da (bi norabideetan).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, Euskotreneko APP ofizialean, eta @euskotrenEJGV twitter gunean.
 

Archivo adjunto
Ordutegia39.86 KB