Neguko ordutegia

Entradilla

Irailak 1: ordutegi aldaketa Gipuzkoako autobus zerbitzuetan

Body

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, datorren igandean, irailaren 1ean, Debabarrenan eta Urola Kostan Lurraldebus lineetako ordutegia aldatuko du. Neguko ohiko ordutegira itzuliko da. Udalbus zerbitzuan ere aldaketak burutuko dira.

Debabarrenan eta Urola Kostan Euskotrenek kudeatutako lineak honako hauek izango dira:

DEBABARRENA

•    DB01 Eibar-Elgeta.
•    DB02 Ermua-Donostia.
•    DB03 Lekeitio-Donostia
•    DB04 Mallabia-Deba-Ondarroa.
•    DB05 Ondarroa/Mutriku-Deba-Zumaia.
•    DB06 Soraluze-Ondarroa.
•    DB44G Mallabia-Deba-Ondarroa (Gauekoa).


UROLA KOSTA

•    UK07 Aizarnazabal-Zumaia-Zestoa.
•    UK08 Zarautz-Aia-Orio.
•    UK09 Zumaia-Donostia (N-634).
•    UK10 Zumaia-Donostia (AP-8 Zarautzetik).
•    UK11 Zumaia-Donostia (AP-8 Oriotik).
•    UK49G Zumaia-Donostia (Gauekoa).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, konpainiaren www.euskotren.eus webgunea eta twitterreko @euskotrenEJGV gunea ere daukate. 

Archivo adjunto